Espazioko erreskate-komedia bat
Dusty zara, espazioko cowboy bat, Mule izeneko erreskate-ontzi txiki baten aginteetan, Lazo Merkeak S.L.-rentzat lanean: eguzki-sistemako erreskate-enpresarik merkeena. Astronautak noraezean dabiltza, antena hautsien inguruan biraka eta laguntza eske oihuka. Bota lazoa, utzi ontziaren azpian kulunkatzen, eta pausatu Mule leun-leun lurreratze-plataforman. Erregai gutxi-gutxirekin.
Nola jokatzen da
-
Atzamar batek okertu, besteak bultzatu
Hatzetan sentitzen den fisika: grabitatea, inertzia eta erreskatatutako astronauta bakoitzarekin kulunkatzen den soka. Ikasten erraza, lurreratze perfektua egiten zaila. Botoiak nahiago? Aldatu kontrol klasikoetara Ezarpenetan.
-
Istorio modua
Jarraitu Dustyren ibilbidea, Zeres asteroidetik Ilargiraino. Bev, bulegoko koordinatzailea, irratiz lagunduko dizu enkargu bakoitzean (maitasunez eta sarkasmoz). Gerenteak enpresa-jergan hitz egiten du eta «Rusty» deitzen dizu behin eta berriz. Atal bakoitzaren amaieran, nominak erakutsiko dizu zure dirua nora joan den.
-
Lazoa eta astronautak
Hurbildu poliki lazoa botatzeko. Lazoan harrapatutako astronautak Mulen azpian zintzilik doaz, pisua gehitzen dute eta mugimendu bakoitzarekin kulunkatzen dira; haiekin lurreratzen baduzu bakarrik balio dute. Gero, zerbitzua puntuatzen dute: «Bizia salbatu zidan. 3 izar: lazoak estutu egiten zuen».
Pertsonaiak
-
Dusty
Erreskate-pilotu autonomoa
Kapela homologatu gabea. Hitzak, justu-justuak.
-
Bev
Bulegoko koordinatzailea · Lazo Merkeak S.L.
Hamalau urte proba-aldian. Hiru kafe orduko.
-
Thaddeus Profitt III
Sinergietako eskualde-zuzendaria · MegaStellar Unlimited
Ez du inoiz espazioa zapaldu. Ezta bulegoa ere: hologramaz bakarrik dator.
Laster Google Play-n
Lehenago probatu nahi duzu? Idatzi hola@orbitrodeo.com helbidera.